Egitarau «bete-betea» prestatu dute Kilometroak jairako

Gipuzkoako ikastolen aldeko festa urriaren 5ean egingo dute, Elgoibarren. Hiru gune eta azpigune bat atonduko dituzte jairako.

Kilometroak jaiaren egitarauaren aurkezpena, gaur, Elgoibarren. IKASTOLEN ELKARTEA
Kilometroak jaiaren egitarauaren aurkezpena, gaur, Elgoibarren. IKASTOLEN ELKARTEA
Irati Urdalleta Lete.
2025eko irailaren 24a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badator urriko lehen igandea, eta, horrekin batera, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa: Elgoibarren egingo dute, herriko ikastolak antolatuta, urriaren 5ean. Gaur eman dute egunaren xehetasunen berri, eta iragarri dute adin guztiei begira antolatutako «egitarau bete-betea» egongo dela aukeran.

«Elgoibar prest da urriaren 5ean euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusi eta euskaldun guztientzako arnasgune bihurtzeko». Olatz Astigarraga Elgoibar ikastolako lehendakaria, Iera Larrañaga 2025eko Kilometroak jaiaren koordinatzailea eta Aitor Elizaran Kilometroak kultur elkarteko lehendakaria aritu dira jaiaren inguruabarrak azaltzen. Larrañagaren hitzetan, hiru gune eta azpigune bat atonduko dituzte, eta ekintza asko eta askotarikoak prestatuko dituzte horietarako: gazteentzako Erronka, puzgarriak, txarangak, bazkaria, kontzertuak... Elgoibarko Aubixa baserrian lanean aritu den Maritxu Loiola eta Aspanogi elkartea omentzeko ere probestuko dute eguna.

Jaira garraio publikoan joateko eskea egin dute; tren eta autobus zerbitzu bereziak antolatu dituzte horretarako.

Urte osoko lana

Egun handia urriaren 5a izango bada ere, urte osoan aritu dira ekinean lanean. Salto-saltoka leloak batu ditu ekitaldi guztiak. Bide «emankorra» izan dela nabarmendu du Astigarragak: «Saltoka elkarrekin aritu gara urte osoa. Euskarara salto egiteko baldintzak sortzen, elkarren sokari eragiten. Guretzat, urte berezia izan da, eta ahalegin guztiak egin ditugu elgoibartar guztientzat ere hala izan zedin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.