Kontrolatzaileen greba mehatxuagatik ez da hegaldirik gaur Miarritzetik

Frantziako aireportuetako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa erdietsi badu ere zuzendaritzarekin, hegaldiak ezeztatuak izan dira barda gauetik Miarritzen.

MIARRITZEKO AIREPORTUA - RYANAIR
Miarritzeko aireportuan, hegazkin bat. GUILLAUME FAUVEAU
Iñaki Etxeleku.
2024ko apirilaren 25a
15:03
Entzun

Frantziako aireportuetako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak, SNCTAk, greba abisua jarria zuen ostegun honetarako. Horien artean, Miarritzeko aireportukoek ere bai. Bizkitartean, zuzendaritzarekin akordioa erdietsi dutenez, greba deialdia kendu dute, baina hegaldiak jadanik ezeztatuak ziren. Miarritzen ez da hegaldirik izan barda, eta gaurko denak ezeztatuak izan dira, «hegazkin konpainiek jada ezeztatuak baitzituzten», Miarritzeko aireportuko komunikazio zerbitzuak jakinarazi duenez; «ezin zituzten berriz merkaturatu».  Ryanair konpainiaren Bruselarako, Londreserako eta Dublinerako hegaldiak egitekoak ziren bakarrik, baina, dirudienez, horiek ere ezeztatu dituzte.

Apiril hastapenean, hegazkin konpainietako zuzendaritzek iragarri zuten aire kontrolatzaileen sailaren antolaketa erreformatuko zutela, eta horrek kontrolatzaileen kexua piztu zuen. Europako beste antolaketekin harmonizatzeko xedez abiatu aldaketa izan da. SNCTAk agiri batean iharduki zuen, eta salatu «probokazio bat» zela. Gau honetan, sindikatua ados jarri da zuzendaritzarekin, baina oraindik zehaztu gabea da zertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.