Korrikak Correllenguan parte hartu du, «euskararen eta katalanaren alde»

AEK-ko Ane Elordik eta Lurdes Etxezarretak hartu dute 'flama', Korrikako lekukoaren parekoa.

 AEK-ko Ane Elordi eta Lurdes Etxezarreta, atzo, Correllenguan, 'flama' eskuan. AEK
AEK-ko Ane Elordi eta Lurdes Etxezarreta atzo Correllenguan, 'flama' eskuan. AEK
Leire Casamajou Elkegarai
2026ko apirilaren 22a
19:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Korrikak Correllenguaren nazioarteko kilometroan parte hartu zuen atzo arratsaldean. «Hizkuntza gutxiagotuen sarea osatu eta indartzeko asmoz jarraitzen du lanean Korrikak», adierazi du AEK-k.

Horiekin lasterka aritu ziren, hain zuzen, beste zenbait naziotako lagun batzuk, eta baita Bartzelonan bizi diren hainbat euskaldun ere. Elkarrekin, «euskararen eta katalanaren alde» egin zuten, baina ez hori bakarrik: irlanderaren, gaelikoaren, bretoieraren, amazigeraren eta aragoieraren alde egiten dutenak ere han izan ziren. 

Zehazki, AEK-ko Ane Elordik eta Lurdes Etxezarretak hartu zuten parte kilometroan, eta haiek jaso zuten lekukoa Irlandako zenbait lagunen eskutik. Correllenguan, haatik, flama deitzen diote lekukoari, sua daramalako.

Aspaldiko ekinaldia da Correllengua ere, 1995ean abiarazitakoa Mallorcan, Joves de Mallorca per la Llengua taldeak bultzaturik. Hasieratik izan zuten gogoan Euskal Herriko Korrikaren eredua, eta helburu beraren alde egin zuten: «hizkuntza baten aldeko herri mobilizazio handia» sustatzea herri lasterketa horrek ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA