EH Bilduk eta PPk osoko zuzenketak jarri zizkieten 2020ko aurrekontuei, baina Eusko Legebiltzarrak atzera bota zituen joan den astelehenean. Gaur gauza bera egin du ganberak indar subiranistaren eta popularren 643 zuzenketa partzialekin. Beraz, Jaurlaritzak, EAJk eta PSE-EEk, eta EP Elkarrekin Podemosek adostutako aurrekontuak hilaren 27an dira onartzekoak legebiltzarrean.
Zuzenketa partzialei dagokienez, EAJ eta PSE-EEk kontra bozkatu dute. EPk, berriz, gauza bera egin du zenbait kasutan, eta beste batzuetan abstenitu egin da. Hain zuzen ere, EPk proposatuko 110 zuzenketa partzial onartu ditu ganberak. Horrenbestez, 201 milioi euro mugitu ahal izango dira. Diru sail batzuk hurrengo urtean dira gauzatzekoak, eta gainontzekoak 2021etik aurrera, konpromiso kredituen bidez.
EH Bilduk 77 zuzenketa planteatu ditu, eta horiekin proposatzen zuen 234 milioi euroren aldaketak egitea kontuetan. PPk 556 zuzenketa erregistratu ditu, eta aurrekontuko 500 milioi euro beste zeregin batzuetarako bideratu nahi zituen.