Leticia San Martin izango da UPNko zerrendaburua Espainiako Kongresurako

Javier Esparza izango da Senaturako zerrendako burua, eta Maria Caballero, Iruñeko alkategaia.

Leticia San Martin, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Leticia San Martin, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
gotzon hermosilla
2026ko urriaren 23a
19:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako UPNk eta PPk izenpetu duten hitzarmenaren arabera, UPNri zegokion Kongresurako eta Senaturako zerrendetako buruak aukeratzea. Alderdiaren Kontseilu Politikoak jada erabakia hartu du: Leticia San Martin izango da Kongresurako zerrendaburua, eta Senaturako zerrendan, berriz, lehenengo postua Javier Esparzarentzat izango da.

San Martin Nafarroako Parlamentuko diputatua da 2023tik. Erizaintza ikasitakoa da, eta politikan jardun aurretik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea izan zen. Agintaldi honetan, berak eraman ditu osasungintzari loturiko gaiak UPNren talde parlamentarioan. Kontseilu Politikoaren botoen %87 lortu ditu. Javier Esparza ere Nafarroako parlamentaria da, eta ibilbide luzeko politikaria; besteak beste, Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazio kontseilari izan zen. Haren hautagaitzak botoen %83,5 lortu ditu.

Bestalde, UPNk Maria Caballero izendatu du Iruñeko alkategai datorren urteko udal hauteskundeetarako.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA