AHT

Madrilek ikusgai jarri du Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren zatiari buruzko txostena

Txostena herritarrek eta interesdunek irakurtzeko egin dute publiko, eta 45 egunez egongo da irakurgai, ondoren alegazioak aurkeztu ahal izateko. Sakanari dagokionez, bi aukera jasotzen dira txostenean, A-10 autobidearen iparraldekoa eta hegoaldekoa.

Mankomunitateen jarduna 11 eskualdeetan bilduko da. Irudian, Sakana, Andiatik begiratuta. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Irudian, Sakana, Andiatik begiratuta. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
inaut matauko rada
2025eko abenduaren 18a
13:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko konexioa nola egingo den oraindik argitu gabe dagoela, Espainiako Gobernuak jendaurrean jarri du Iruñea eta Altsasu (Nafarroa) arteko zatiari buruzko txostena. Berrogei kilometro inguru luze izango da trenbidea, eta tarteko hogei kilometroetarako bi aukera bildu dituzte. Dena dela, bi aukerak bateragarriak izango dira oraindik erabaki gabe dagoen konexioaren alternatibekin: Gasteizkoa, Aralarkoa edo Aralar ingurukoa. Espainiako Garraio Ministerioak adierazi du jada herritarren esku dagoela txostena, eta berehala egingo dela publiko Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Lehen zatia Iruñea eta Arakil artekoa da, hamahiru kilometrokoa. Hurrengoa, Arakil eta Iturmendi artekoa, hogei kilometrokoa, eta bi aukera daude horretarako. Bata, iparraldekoa: egungo trenbidearen ondotik joango litzateke, A-10 autobidearen iparraldean. Bestea, berriz, autobidearen hegoaldean eraikiko lukete, eta ibilbide pixka bat motzagoa izango luke. Hurrengo zatia, zazpi kilometrokoa, Iturmenditik Olazagutiraino iritsiko da, eta han Madrilera doan trenbidearekin elkartuko da.

Herritarrek eta interesdunek 45 egun izango dituzte txostena irakurtzeko, ondoren alegazioak aurkeztu ahal izateko. Ministerioak azaldu duenaren arabera, helburua da trenbide zati horren lanak aurreratzea, Nafarroako AHTa eta euskal Y-a nondik lotuko diren jakin arte itxaron behar ez izateko.

Hasi dira zundaketa lanetan

Duela gutxi aurkeztu zuten bi lineak lotzeko alternatiba berria, Aralar mendebaldetik inguratuko duena, eta hori ikertzeko zundaketak egin behar dituzte. Bada, AHTaren eta zundaketen kontrako pertsonek eta kolektiboek jakinarazi dutenez, jada hasiak dira zundaketak egiten Goierriko lur jabe batzuen lurretan. Azaroaren 24an egin zuten prentsaurrekoan ohartarazi zuten litekeena zela laster hastea lan horiek egiten; udalei aholkatu zieten ez uzteko zundaketak egiten eta, hasten baziren, informazioa emateko eskatu zieten jabeei. Astelehenean, lanei ekin zietela jakitean, batzar bat egin zuten Olaberrian (Gipuzkoa), bertan hasi baitziren zundaketa lanetan.

zundaketaG8Mz3B0WoAMFNIg
Zundaketa makina baten irudia, aste hasieran, Olaberrian. AHT GELDITU!

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.