Politikan, kargu bat hutsik geratzeak kate erreakzio luzea eragin dezake. Hutsik geratutako kargua beste politikariren batek beteko du, baina, aldi berean horrek beste kargu bat uzten badu, zuloak hor jarraitzen du, betetzeke. Horixe bera jazo da Javier Hurtado Turismo sailburuaren dimisioarekin. Hurtadok Eusko Jaurlaritzan zuen karguari uko egin behar izan dio Espainiako Gorteetarako Arabako hautagaia izateko, eta haren sailburu kargua orain arte Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Turismo, Merkataritza eta Administrazio foru diputatu zenak beteko du, Cristina Gonzalezek.
Ikusi gehiago
Alta, mugimendu horrek hutsik utzi du Gonzalezen kargua, eta ordezkatzaileak ere ordezkoa behar du orain. Aurkitu dute jada ordezko hori, karguduna hura ere: Mar Daban (Malaga, Espainia, 1991) orain arte Madrilek Araban zuen ordezkariordea izango da Enplegu foru diputatu berria. 2024tik zeraman Dabanek kargu horretan. Zuzenbidean eta Enpresen Administrazioan lizentziaduna da, eta haren ibilbide profesionalak lan harreman munduarekin izan du zerikusia, lan ikuskaria izan baita.Â
PSE-EEren ustez, Daban «formakuntza juridiko eta ekonomiko sendoa» duen politikaria da, eta bere ibilbide profesionalari esker Arabako enpresen eta lan munduaren ezagutza «sakona» du. Alta, alderdiak ez du argitu Daban ahaldunorde nagusi ere izango ote den. Izan ere, Gonzalezek kargu hori foru diputatu karguarekin uztartzen zuen, eta biak geratu dira hutsik.Â