Marieneko lurretan eraikitzeko baimenaren kontrako errekurtsoa atzera bota du Bordeleko Auzitegiak

Kasazio Auzitegira jotzea besterik ez zaie geratzen higiezin proiektuaren kontrako eragileei.

Marieneko lurren defentsan ari diren hiru militanteren auzi eguna, irailean, Baionako auzitegian. GUILLAUME FAUVEAU
Marieneko lurren defentsan ari diren hiru militanteren auzi eguna, irailean, Baionako auzitegian. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko azaroaren 6a
14:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beste behin, justiziak bizkarra eman die Marieneko laborantza lurren defentsan ari diren eragileei. Bordeleko Dei Auzitegian errekurtsoa aurkeztua zuten Bouygues promotoreari eman zaion eraikitze baimenaren kontra, baina helegitea atzera bota dute. Horrek esan nahi du justiziak Kanboko (Lapurdi) tokiko hirigintza plana behin betiko onartu duela eta, gainera, oniritzia eman diola eraikitzeko baimenari ere.

Hain zuzen, hirigintza planaren auzia Frantziako Estatu Kontseiluraino iritsi zen, eta, eraikitze baimenari dagokionez, bide bakarra geratzen zaie orain: Kasazio Auzitegira jotzea.

Kanboko Marienea ordokiko laborantza lurren aldeko borrokan ari dira hainbat eragile 2018tik; izan ere, artifizializazio proiektu bat bultzatzen ari dira herriko etxeak eta Euskal Hirigune Elkargoak, Bouygues higiezin promotorearekin: ehun bat etxebizitza eraiki nahi lituzke Marieneko lurretan. Besteren artean, ELB sindikatua, Lurzaindia elkartea, Nahi Dugun Herria Kanboko oposizioko alderdia, CADE elkartea eta Ostia sarea mobilizatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.