Mendekotasunaren alorrean «inoizko inbertsiorik handiena» egingo duela iragarri du Sanchezek: 7.200 milioi eurokoa

2.218 milioi euro handituko dute finantzaketa hori 2026an.

Mendekotasun Legeak aurreikusitako laguntzak aldundiak eta udalek ematen dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. GAIZKA IROZ
Mendekotasun Legeak aurreikusitako laguntzak aldundiak eta udalek ematen dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. GAIZKA IROZ
Ion Orzaiz.
2026ko ekainaren 23a
10:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak, iragarri du Ministro Kontseiluak errege dekretu bat onartuko duela gaur, mendekotasunaren alorreko laguntzak eta baliabideen finantzaketa handitzeko xedez. Zehazki, 2.218 milioi euro handituko dute finantzaketa hori 2026an; horiek horrela, Espainiako Estatuak 7.200 milioi euro baino gehiago jarriko ditu heldu den urtean, Sanchezen arabera.

Mendekotasunari eta desgaitasunari buruzko ekitaldi batean egin du iragarpena Espainiako Gobernuko presidenteak. Adierazi duenez, erreforma «egiturazkoa» izanen da, eta, horren arabera, Espainiako Gobernuak handitu egingo du mendekotasun graduren bat aitortua duen pertsona bakoitzeko erkidegoei ematen dien diru kopurua. Laguntza handiena behar duten pertsonentzat, orain artekoa halako bi izanen da prestazioa.

Hego Euskal Herrian, Mendekotasun Legean jasotako laguntzak ematen dituzte Nafarroako Gobernuak; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek; eta udalek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA