Nafarroako Gobernuak 262 irakasle postuko lan eskaintza iragarri du

Haur eta Lehen Hezkuntzako 45 irakasle postu eskainiko dituzte, eta bigarren hezkuntzako 217.

Ikasgela bat, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ikasgela bat, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ion Orzaiz.
2025eko abuztuaren 27a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Gobernuak iragarri du bi lan deialdi publiko eginen dituela, 262 irakasle postu betetzeko: Haur eta Lehen Hezkuntzako 45 maisu-maistra postu batetik, eta Bigarren Hezkuntzako 217 irakasle postu bestetik. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak egin du iragarpena, gaurko gobernu bilkuraren ostean. Adierazi duenez, gobernuaren xedea da «behin-behinekotasun tasa murriztea ikastetxe publikoetan».

Kontseilariak ez du eman postuen ezaugarrien, espezialitateen eta hizkuntzaren berri, eta aurrerago emanen dituzte xehetasun gehiago. Esan du, hala ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako 45 postu horiek aterako dituztela aurretik iragarritako beste 245 irakasle posturekin batera. Guztiak aintzat hartuta, 290 maisu-maistra lanpostu aterako dituzte hastekoa den ikasturte honetan.

Horietatik 75 lanpostu izanen dira euskaraz (%25,8): hamar ingeles irakasle, bederatzi musika irakasle, Pedagogia Terapeutikoko sei postu, Entzumen eta Lengoaiako zortzi postu eta Lehen Hezkuntzako 42 irakasle postu. Gainerako 215 lanpostuak, berriz, erdarazkoak izanen dira: Musikako hamar irakasle, Pedagogia Terapeutikoko 52, Entzumen eta Lengoaiako 23, eta Lehen Hezkuntzako 130.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.