OEE «oso kezkatuta» dago Osakidetzako LEPeko euskara akatsengatik

Azterketak euskaraz edo ele bitan sortzeko eskatu du. Salatu du akatsek «ondorio larriak» eragiten dizkietela milaka herritarri.

Aintzat mugimenduaren, EHEren, ELAren eta LABen elkarretaratzea, astelehenean, Donostia ospitalean. JON URBE / FOKU
Aintzat mugimenduaren, EHEren, ELAren eta LABen elkarretaratzea, astelehenean, Donostia ospitalean. JON URBE / FOKU
jakes goikoetxea
2026ko azaroaren 25a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

EHE Euskal Herrian Euskarazek, ELAk eta LABek salatu dute Osakidetzak itzulpen akats larriak egin dituela Osakidetzako lan eskaintza publikoko azterketetan. Lan eskaintza publikoaren bi faseetako zerrendak batera hartuta, 37.200 galderetatik 6.150etan itzulpen akats larriak aurkitu dituzte euskarazko bertsioan. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea «oso kezkatuta» dago, akats horiek «ondorio larriak» eragiten dizkietelako milaka herritarri. 

OEEk uste du halako jokabideek euskaldunak baztertzen dituztela. «Euskarazko azterketak beti gazteleratik itzultzen dira, eta, probak euskaraz egin nahi izanez gero, desabantaila dago», OEEren iritziz. Azterketak euskaraz sortzeko eskatu du. Edota euskaraz eta gaztelaniaz: «Izan ere, langile elebidunek testuak bi hizkuntzetan egoki eta zuzen sor ditzakete, proba hizkuntza batean zein bestean egin nahi dutenek berdintasunean jardun dezaten».

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari larria iruditzen zaio LABen salaketa: Osakidetzari akatsen berri eman ziola urrian, baina Osakidetzak ez duela neurririk hartu arazoa konpontzeko. Uste du kezkagarria dela 2026. urtean oraindik horrelako egoerak bizitzea, lan eskaintza publiko baten moduko prozesu batean.  

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA