Osakidetzak beste 36 ebakuntza gela izango ditu 2032ra bitartean

Erizainak ere sartuko dituzte betetzeko zailak diren lanpostuetarako lan eskaintza publikoan.

Basurtuko ospitaleko ebakuntza gela bat, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Basurtuko ospitaleko ebakuntza gela bat, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
jakes goikoetxea
2026ko urriaren 5a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Osakidetzak 170 ebakuntza gela ditu gaur egun. Bada, 36 gehiago izango ditu 2032ra bitartean: zazpina gehituko dizkiete Gasteizko Txagorritxuko ospitaleko eraikin berriari eta Tolosako (Gipuzkoa) ospitale berriari; bosna Basurtuko (Bilbo) ospitaleari, Donostiakoari, Galdakaokoari (Bizkaia) eta Zumarragakoari (Gipuzkoa); eta bana Irungo (Gipuzkoa) Bidasokoari eta Gurutzetakoari (Barakaldo, Bizkaia). Ebakuntza gelak edo ebakuntza geletako lanak egiteko lekuak izango dira. 

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak Azpiegitura eta Ekipamendu Programa aurkeztu dute Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Iazko abenduan onartu zuten programa. 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo du 2025etik 2032ra.

Lanpostuei lotutako berrikuntza bat jakinarazi du Martinezek: 2027ko betetzeko zailak diren lanpostuetarako lan eskaintza publikoan, medikuez gain, erizainak ere sartuko dituzte. Zehazki, buruko osasunean eta lan osasunean aritu behar dutenak eta emaginak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA