Nafarroako osasun publikoko medikuek ere greba egingo dute bihar eta etzi

Nafarroako Sendagileen Sindikatuak eta elkargo ofizialak bat egin dute Espainiako medikuek deitutako grebarekin. Manifestazioa egingo dute bihar, asteazkena, Iruñeko Gaztelu plazan.

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko medikuek abenduan eginiko elkarretaratzea. L RICO / EFE
Gasteizko Txagorritxu ospitaleko medikuek abenduan eginiko elkarretaratzea. L RICO / EFE
kristina martin
2026ko urtarrilaren 13a
12:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Sendagileen Sindikatuak (SMN) bat egin du Espainiako medikuen sindikatuek deitutako grebarekin: lanuzteak egingo dituzte bihar, asteazkena, eta etzi. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) ere bat egin du deialdi horrekin. Hortaz, Hego Euskal Herri osoko osasun publikoko medikuak daude grebara deituta.

Espainiako Osasun Ministerioa eta osasun sektoreko langileen ordezkariak sektore horretarako esparru estatutua negoziatzen ari dira, eta medikuen hitzarmen propioa eskatu dute. Izan ere, medikuei ez zaie ondo iruditzen osasun langile guztien hitzarmena batera lantzea; haien iritziz, horrek ez die behar bezala erantzuten medikuek duten berezko jarduerari, ardurari eta arriskuei. Hori dela eta, haien behar jakinak aintzat hartuko dituen esparru estatutu propioa eskatzen ari dira.

Nafarroako sendagileen sindikatuak eta elkargo ofizialak manifestazioa egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan. Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuko da protesta, Medikurik gabe ez dago medikuntzarik lelopean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere elkarretaratzeak egingo dituzte medikuek: bihar Bizkaiko Gurutzetako ospitalearen atarian, eta ostegunean Gasteizko Olagibel osasun zentroan. Biak 11:00etan izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.