Indarkeria matxista

Pilar Alonso eta haren semea

Sestao, 2011ko ekainaren 27a.

2011ko ekainaren 27a
05:00
Entzun

2011ko ekainaren 27a astelehena zen, eta 13:20an bere burua Sestaoko (Bizkaia) udaltzainen komisarian aurkeztu zuen Ismael Quesadak. Poliziei kontatu zien ama eta anaia hil zituela. 17 urte zituen; ekainaren 28an bihurtuko zen adin nagusiko, 18 urteak beteta.

Sestaoko poliziengana jo zuen gazteak, baina Portugaleten bizi zen familia, Federico Garcia Lorca kaleko 20. atariko pisu batean. Goizean hil zituen ama eta anaia, eta aitak eman zien partea larrialdi zerbitzuei, 10:30 aldera. Etxeko atean odol arrastoak ikusi zituen, eta ez zuen giltzarik sartzeko.

Ertzainek etxe barruan aurkitu zituzten Pilar Alonsoren (58 urte) eta haren 11 urteko semearen gorpuak. Quesadak pikotx txiki batekin eta mailu batekin hil zituen biak. Etxetik alde egin zuen gero. Desagertua egon zen hiru bat orduz, Sestaoko komisarian agertu zen arte.

Poliziek, hilketa gertatu zen pisuan egindako miaketan, erasotzaileak idatzitako ohar batzuk aurkitu zituzten. Horien arabera, gurasoak eta senide guztiak hiltzeko asmoak zituen Quesadak, edo hala idatzi zuen bederen. Bost seme-alaba zituen bikoteak, eta haietatik hiru bizi ziren etxean gurasoekin.

Adingabekoen fiskaltzara eraman zuten Quesada asteartean. Deklarazioa hartu zioten, eta buruko nahasmenduak zituela ohartu ziren. Fiskalaren esanetan, «psikosi» motaren bat zuen gazteak, baina ez zen jabetzen horretaz, diagnostikatu gabe zegoen. Gaitz horrek errealitatea eta bere burutazioak nahastera eramango zukeen gaztea, eta ezinezko egingo zukeen hilketagatik inputatu eta epaitzea.

Forentse batek aztertu zuen Quesada, eta, asteazkenean, Adingabekoen Epaitegiak erabaki zuen Gurutzetako unitate psikiatrikoan sartu behar zutela. Handik, espezializatutako zentro batera eramatekoak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.