Pintaketen harira, gobernu kontseiluak babesa agertu dio Zupiriari, aho batez

Ubarretxenak salatu du «zenbait arduradun politikok isiltzea erabaki izana». Hernaniko alkateak, gertatua gaitzetsi, eta gehitu du halakoek ez dutela lekurik herrian. EH Bilduk bat egin du alkatearen adierazpenekin.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eleduna, gaurko agerraldian. L. RICO / EFE
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eleduna, gaurko agerraldian. L. RICO / EFE
gurutze izagirre intxauspe
2025eko uztailaren 28a
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan larunbatean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren aurka Hernanin (Gipuzkoa) agertutako pintaketak direla eta, aho batez babesa agertu dio gobernu kontseiluak Zupiriari. Eta, gobernu kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Maria Ubarretxena Jaurlaritzako eledunak kritikatu egin du «zenbait arduradun politikok isiltzea erabaki izana edo garrantzia kendu izana».

Ubarretxenaren irudiko, «halako portaerek erakusten dute zenbait sektoretan ez dela gainditu indarkeriaren kultura jakin bat». Are gogorrago ere mintzatu da: «Gaur egun isildu eta aurre egiten diotela diotenen garai hartako forma, mehatxu, autoritarismo eta faxismo berberak dira». Zupiriari ez ezik, Ertzaintzari ere babesa berretsi dio.

Larunbatean, pintaketa hau agertu zen Hernanin, svastika bat ondoan zuela: «Vicente Zupiria txakurren jabea». Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak (EH Bildu) gertatutakoa gaitzetsi zuen, eta pintaketak ezabatzeko agindua eman zutela adierazi. «Horrelakoek ez daukate lekurik gure herrian», adierazi zuen txio batean. EH Bilduk bere egin zituen Lertxundiren adierazpenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.