Presoei euskara ikasteko era ematea nahi dute
Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena eskuratua duenez gero, presoei euskaraz ikasteko eskubidea aitortzeko urrats eraginkorrak egiteko eskatu zuen Presoen Euskara Irakasle Taldeak atzo, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean. Izan ere, taldeak gogorarazi zuen esan zietela eskumena eskuz aldatzean orain arteko trabak desagertuko zirela, baina ez dela hala gertatu. Aitzitik, aurtengo ikasturtea «gogorra» izan dela nabarmendu zuten: espetxeetan izandako aldaketek ikasketak zaildu dituzte, eta, ondorioz, lehen deialdian ikasle gehienek azterketa ez egitea erabaki dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu