Roberto Uriarte Ahal Dugu-ren hautagai izango da
BILBO. Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagai izateko hauteskunde primarioen berri eman zuen atzo EAEko Ahal Dugu-k. Roberto Uriarte izango da Kongresurako hautagai Bizkaitik —alderdi horretako idazkari nagusi izandakoa da Uriarte—, Pilar Garrido Gipuzkoatik, eta Garbiñe Ruiz Arabatik. 2.416 lagunek parte hartu dute bozketan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu