Sanferminetan emakume bat bortxatzeaz akusatutako gizonak espetxean jarraituko du

Epailearen ebazpenaren arabera, auzitegi medikuaren txostenak agerian uzten du biktimak ez zuela onetsi, eta «zantzu argiak» daude indarkeria fisikoa erabili zuela.

Jaietan izandako sexu erasoak salatzeko uztailaren 12an Gazteluko plazan egin zen elkarretaratze jendetsua. IÑIGO URIZ / FOKU
Jaietan izandako sexu erasoak salatzeko uztailaren 12an Gazteluko plazan egin zen elkarretaratze jendetsua. IÑIGO URIZ / FOKU
joxerra senar
2026ko uztailaren 27a
14:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Auzitegiko 1. aretoko magistratuak berretsi du espetxean jarraituko duela uztailaren 14an Iruñean atxilotutako gizonak. Uztailaren 10eko goizaldean Estafeta kaleko atari batean emakume bat bortxatu izana leporatzen diote gizonezko horri.

Defentsak argudiatzen du onetsitako sexu harremanak izan zituztela, baina, epailearen arabera, kontakizun hori gezurtatzen dituzten zantzuak bildu ditu orain arteko ikerketak. Horrez gain, biktimak hainbat lesio zituen: ubeldurak belaunetan eta besoetan, eta urradurak zangoetan. 

Epailearen arabera, oraindik ere beste hainbat froga bildu behar ditu ikerketak: haiekin gauean izan ziren lagunen lekukotzak, beste lekuko posible batzuk, DNA azterketak eta txosten psikologikoak. Espetxean jarraitzeko agindu du, akusatutako delitua larria delako, biktima babesteko eta frogak aldatzeko saiakera oro eragozteko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA