Segurtasun neurri handiak hartuta lekualdatu dituzte presoak Martutenetik Zubietara

Denera, 230 preso inguru eraman dituzte Gipuzkoako espetxe berrira. Hura astelehenean inauguratu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Ertzaintzaren furgonetak, Zubietako kartzelara iristen. JUAN HERRERO / EFE
Ertzaintzaren furgonetak, Zubietako kartzelara iristen. JUAN HERRERO / EFE
Iosu Alberdi.
2026ko ekainaren 17a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Astelehenean egin zuen Eusko Jaurlaritzak Zubietako kartzela (Donostia) inauguratzeko ekitaldia, eta gaur goizean iritsi dira Martutenetik hara lehen presoak ere. Dagoeneko 230 presoak lekualdatu dituzte batetik bestera, segurtasun neurri handien artean. Atzo hasi ziren lan horiek egiten, eta gaur eman diote jarraipena.

08:40 aldera, Ertzaintzaren hainbat furgonetatan presoak lekualdatzen hasi dira, polizia autoak eta motoak inguruan zituztela, baita helikoptero bat ere bi espetxeen arteko bidea zaintzen. Horrez gain, konboia ez geldiarazteko, zenbait errepide itxi dituzte. Denera, 230 lagun eraman dituzte furgoneta horietan. Hirugarren graduan daudenek, berriz, euren kasa egingo dute lekualdaketa. Horiek 50 lagun inguru dira.

Aldaketarekin, Eusko Jaurlaritzak euskal espetxe ereduan «beste aro bat» irudikatu nahi izan zuen asteleheneko ekitaldian, eta nabarmendu zuen instalazio berria ezinbestekoa izango dela eredu «humanoago» batean sakondu ahal izateko. Eragile denak ez dira, baina, iritzi berekoak. ELAk salatu du Zubietako kartzelak Espainiako ereduari erantzuten diola, eta ez euskal ereduari. Salhaketak, berriz, presoak hirigunetik aldendu izana kritikatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE