Senegalen hil zen Lekeitioko arrantzalearen gorpua Dakarreko portuan dago jada

Duela sei egun hil zen Bermeoko Atunsa enpresako langilea. Gaur goizean lortu du ontziak porturatzeko baimena.

Euskal Herriko atunontzi bat Afrikako mendebaldeko uretan arrantzan. BERRIA
Euskal Herriko atunontzi bat Afrikako mendebaldeko uretan arrantzan. BERRIA
Maddi Iturriotz Alkorta
2026ko maiatzaren 28a
10:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hilaren 22an Lekeitioko arrantzale bat (A.A.C) hil zen Dakar inguruko uretan; 45 urte zituen. Familiak jakinarazi duenez, gaur goizean jaso du ontziak porturatzeko baimena. Ontziak azken orduak Dakarreko portu parean ainguratuta igaro ditu, eta gaur goizean pasatu du agintarien ikuskaritza. Hala lortu du porturatzeko baimena.

Bermeoko (Bizkaia) Atunsa enpresako langilea zen, eta, enpresak jakinarazi zuenez, heriotza ez-traumatikoa izan zen. LAB sindikatuak salatu zuen heriotza ez-traumatikoen atzean lan kargak, erritmoak, estresa eta lan baldintza gogorrak daudela, eta gaineratu aurten enpresa horretan hil den bigarren langilea dela. Sindikatuak salatu zuenenez, aurten Euskal Herrian edo euskal enpresentzat lanean ari direla hil den 33. langilea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE