Hasierako onarpena eman zion Eusko Jaurlaritzak maiatzean Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari, eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak azaldu duenez, 3.500 alegazio jaso ditu planak. Horiek «era zuhur eta egokian» aztertuko dituela nabarmendu du.
Planak 57 udalerritako mendiguneak hautatu ditu zentral eolikoak egiteko. 42 Araban egongo lirateke, eta horietako lau kokatzearen aurka azaldu da Arabako Foru Aldundia, leku horietako ekosisteman zentral eoliko bat jartzeak eragingo lukeen kalteagatik. Hori dela eta, alegazioak aurkeztu zituen joan den astean.
«Behin betiko dokumentua ez da esku artean duguna», esan du Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak. Tapiak adierazi du kokapen bakoitzak izan ditzakeen eraginak «sakon» aztertuko dituela Jaurlaritzak.
Tapiak esan du 3.500 alegazio jaso dituela LPSak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak