Tortura ikertzeko eskatu dute Nafarroako hamar kultur sortzailek

jone arruabarrena
2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nafar herritarrek jasan dituzten tortura kasuak ikertzeko «ikerketa ofizial, zientifiko eta independente bat» martxan jartzea: hori eskatu dute hamar kulturgile nafarrek, kaleratu duten manifestu baten bidez. Horrez gain, ekainaren 25ean —Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezperan— herrialdeko torturatuentzat «aitortza, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermea» aldarrikatzeko Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako manifestaziora deitu dute.

Oraingoz, Saioa Alkaiza, Abel Azkona, Montxo Armendariz, Santos Bregania, Aingeru Epaltza, Irati Jimenez, Nerea Loron—La Furia—, Aitor Merino, Dora Salazar eta Laura Villanueva Arteagak sinatu dute manifestua, baina kulturaren munduko beste zenbait jende ere deitu dute, ekinbidera batu daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.