Txuma Huartek jakinarazi du Nafarroako Ahal Dugu-ko primarioetara aurkeztuko dela. Huarte Barañaingo zinegotzi izan da azken bederatzi urteetan. Zerrenda aurkeztu dute, eta bigarrena Raquel Blanco izango da, Iruñekoa. Prentsa ohar batean jakinarazi dutenez, gainerako hautagaiak «gazteak, migranteak eta Nafarroan dagoen askotariko arloetako ordezkariak» dira. Neniques Roldan Podemos-eko zuzendaritzako kidea izango da beste hautagaia.
Begoña Alfaro gaur egungo koordinatzaileak apirilean jakinarazi zuen ez dela berriz aurkeztuko, eta horren ondotik jakin du Huarteren hautagaitzaren berri. Oharrean esan dutenez, hautagaitzak «ezkerreko beste indar politikoekin kohesionatzeko gaitasuna eduki nahi du, nortasun propioa galtzeko beldurrik izan gabe».
2015eko ziklo aldaketan Ahal Dugu-ren indarra «ezinbestekoa» izan zela adierazi dute. «Nafarroako Ahal Dugu indartzeko garaia da, eta lurraldean inplementatzekoa».
Oraingoz, Huarterena da dagoen hautagaitza bakarra. Ikusteko dago besterik izango den.