Txernobyl inguruko 89 haur etorriko dira uda pasatzera

Chernobil elkarteko familiek hartuko dituzte harreran. 49 ume lehenengo aldiz etorriko dira.

Txernobyl inguruko ume batzuk Euskal Herrira iritsi berritan, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko ekainaren 27a
12:22
Entzun

Txernobyl inguruko 89 haurrek pasatuko dute aurtengo uda Hego Euskal Herrian. Hain zuzen, Chernobil elkarteko familien etxeetan egingo dituzte bi hilabete inguru. 49 umek lehenengo aldiz parte hartuko dute programan; gainerakoak aurrez egonak dira.

Ukrainako hiru begiralek eta elkarteko beste hiru kidek herenegun abiatu zuten bidaia, eta espero dute gaur gauean iritsiko direla Euskal Herrira. 33 ume Gipuzkoan egongo dira udan; 27, Bizkaian; 23, Nafarroan; eta sei, Araban.

Bidaiaren helburua umeon osasuna hobetzea da, Txernobyl inguruan bizi baitira, zentral nuklear batek istripua izan zuen tokiaren inguruan. Gainera, orain, gerra dela eta, bi hilabetez leku seguru eta lasai batean bizitzeko aukera eman nahi diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.