Zupiriak esan du Azpeitiko gertakariak «larriak» izan zirela

Besteak beste, adierazi du walkie-talkieak eta eskuburdinak lapurtu zituztela, eta erasoak ere izan zirela, eta ertzainen esku hartzea ezinbestekoa izan zela.

Polizia gehiegikerien kontrako protesta, Azpeitian. NEREA URANGA / GUKA
Polizia gehiegikerien kontrako protesta, Azpeitian. NEREA URANGA / FOKU
arantxa iraola
2025eko uztailaren 23a
20:50
Entzun 00:00:0000:00:00

«Walkie-talkieak lapurtu ziren. Eskuburdinak. Erasoak izan ziren. Eta bi ertzain zaurituta daude». Zehaztapen horiek eman ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak, adierazteko «larriak» izan zirela asteburuan Azpeitian (Gipuzkoa) Poliziaren eta herritar talde baten artean gertatu ziren istiluak. Azaldu du berrogei pertsonak baino gehiagok hartu nahi izan zituztela udaltzainen instalazioak, eta ertzainen laguntza beharrezkoa izan zela.

Errotuladore batekin pintaketa bat egiten ari zen gazte bati isuna jarri zion Poliziak igande goizaldean, eta horren ondorioz piztu ziren istiluak. Elkarretaratze bat egin zuten gero herrian, Ertzaintzaren «gehiegikeria» salatzeko, eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortak berak kritikatu egin zuen ertzainen jokaera. Udalak, zehazki, babesa helarazi zien gau hartan lanean ibili diren udaltzainei, baina, aldi berean, Ertzaintzaren esku hartzeko era kritikatu zuen. Zupiria, ordea, ez dator bat. «Ez dut uste gertakariak Ertzaintza iritsi zenean hasi zirenik», azaldu du. «Ertzainek beren lana egin behar dute. Kosta egiten zait ulertzea ordezkari instituzional batek nola jar ditzakeen auzitan Ertzaintzaren izaera instituzionala eta haren funtzioak».

Istiluen abiaburuaren harira ere, poliziek ondo erantzun zutela uste du. «Pertsona batek edukiontzi batean jarri zuen polizia guztiak putakume batzuk direla; horri isun batekin erantzun zioten ertzainek. Uste dut hori egin behar zela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.