Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Harrera Sareko hainbat boluntariok gaztelania eskolak ematen dizkiete kale gorrian daudenei. Eskola horietako batean ikasleei jaten emateagatik identifikatu ditu Poliziak. Donostiako Udalak KASen jarduna debekatu zuenetik, etxegabe askok ez dute zer jan.

KAS egitasmoko erabiltzaile batzuk janari poltsa eskuetan, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
KAS egitasmoko erabiltzaile batzuk janari poltsa eskuetan, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko abuztuaren 21a
16:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Elkartasuna ez da soilik etxerik ez dutenei gauero-gauero otordu bero bat eskaintzea; elkartasuna zera ere bada, atzerritik iritsi denari hizkuntza irakastea, oinarrizko baliabideetarako sarbidea izan dezan. Horretan dihardute Donostiako Harrera Sareko hainbat boluntariok, eta gaztelania eskolak ematen dizkiete kale gorrian daudenei. Bada, Harrera Sareak salatu du eskolak ematen dituzten lau boluntario identifikatu dituela Donostiako Udaltzaingoak, eskola horietako batean ikasleei jaten emateagatik. 

Donostiako Udalak KAS Kaleko Afari Solidarioak boluntario taldearen jarduna debekatu zuen uztailaren 28an. Harrera Sarearen arabera, KASen otorduak jasotzen zituzten asko «alternatibarik gabe» daude ordutik, eta nabarmendu dute tripa hutsik edukita ezinezkoa dela «ikastea eta kontzentratzea». Plataformako boluntarioek hirurehun bat laguni ematen zieten afaltzen gauero, baina udalak jarduera hori debekatu zuen, argudiatuta segurtasun, osasun eta gizarteratze arrazoiak zeudela horretarako.

Otorduak programa zabaldu zuen udalak orduan, orain arteko 316 otorduez gain beste ehun ere partitzeko, baina udalak KASen egitasmoa debekatu izanak kolektibo ugari haserrearazi ditu, eta atzera egin dezala eskatu diote Jon Insausti alkateari; besteak beste, ELA eta LAB sindikatuek eta SOS Arrazakeriak. Gainera, afari jendetsua antolatu zuten uztailaren 29an Plaza Berrian, udalari eskatzeko utz diezaiola herritarren ekinaldiak «kriminalizatzeari».  

Are, debekuaz geroztik, KASeko eta Harrera Sareko hainbat kidek salatu izan dute «jazarpen poliziala» pairatu dutela. Gertaeraren berri emateko zabaldutako oharrean, gogoratu dute elkartasuna ez dela «delitua».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA