Gure gaiak

Katalunia, estatu propioaren alde

Katalunia, estatu propioaren alde

2012ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde 1,5 milioi laguneko manifestazioa egin zutelako Bartzelonan, ANCk antolatuta. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk galdeketarako bide orria zehaztu zuten. 2013ko urtarrilean subiranotasun adierazpena onartu zuen parlamentuak, eta abenduan, kontsultarako data (2014-11-09) eta galderak finkatu zituen. 2013ko Diadan 1,6 milioi laguneko giza katea egin zuten, 2014koan 1,8 milioiko bilkura. Argazkian, 2012ko Diadako martxako une bat.

Albisteak

2014an izango da galdeketa

2012-12-19

Kataluniak autodeterminaziora bidean �gobernu egonkorra� behar duela iritzita, ERCk Mas babestuko du ostiraleko saioan. Galdeketaren eguna atzeratzeko bi aldeen oniritzia beharko dutela adostu dute

Enekoitz Esnaola

Bi bide orri, helburu bera

Enekoitz Esnaola

2012-12-19

Katalunia Europako estatu berria izan dadin, CiUk eta ERCk bide orria aurkeztu dute. ANC Biltzar Nazional Katalanak ere aurkeztu zuen berea.

Estatu katalanaren bide orria, gertu

2012-12-15

ERCk Artur Mas babestuko du inbestidura saioan, baina gobernatzeko akordioa ixteko erreferenduma gehiago zehaztu nahi du. CiUk hitzarmena �une labainkor eta traszendentalenean� dagoela onartu du

Bera gobernatuko dute

2012-11-27

Espero izandako gehiengo osotik oso urrun, Masek aitortu du CiUk ezin duela bakarrik gobernatu Kataluniako Parlamentuan. ERCk erreferenduma babestuko du, baina oposizioan jarduteko asmoa dauka