Gure gaiak

Katalunia, estatu propioaren alde

Katalunia, estatu propioaren alde

2012ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde 1,5 milioi laguneko manifestazioa egin zutelako Bartzelonan, ANCk antolatuta. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk galdeketarako bide orria zehaztu zuten. 2013ko urtarrilean subiranotasun adierazpena onartu zuen parlamentuak, eta abenduan, kontsultarako data (2014-11-09) eta galderak finkatu zituen. 2013ko Diadan 1,6 milioi laguneko giza katea egin zuten, 2014koan 1,8 milioiko bilkura. Argazkian, 2012ko Diadako martxako une bat.

Albisteak

Kateetatik askatzeko katea

2013-09-01

Diada eguneko ohiko manifestazioez beste, independentziaren aldeko giza katea antolatu du ANCk aurtengo irailaren 11rako. Subiranismoaren aldeko leloak tirabirak eragin ditu CiU eta PSC alderdien barruan.