Gure gaiak

Katalunia, estatu propioaren alde

Katalunia, estatu propioaren alde

2012ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde 1,5 milioi laguneko manifestazioa egin zutelako Bartzelonan, ANCk antolatuta. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk galdeketarako bide orria zehaztu zuten. 2013ko urtarrilean subiranotasun adierazpena onartu zuen parlamentuak, eta abenduan, kontsultarako data (2014-11-09) eta galderak finkatu zituen. 2013ko Diadan 1,6 milioi laguneko giza katea egin zuten, 2014koan 1,8 milioiko bilkura. Argazkian, 2012ko Diadako martxako une bat.

Albisteak

Independentzia kulturala

2014-04-24

Kataluniako kultura arloan, prozesu subiranistaren aldeko ekinbideak pertsonalak izan dira gehienetan. Kulturak prozesu horretan daukan garrantzia nabarmendu dute hiru idazlek.

Independentziari buruz galdetuko dute azaroaren 9an

2013-12-13

"Nahi duzu Katalunia Estatu bihurtzea?" izango da lehen galdera; baietz badiote, independentziaren alde egin ahalko dute. Rajoyk ez du onartuko galdeketa egiterik, "Konstituzioaren aurkakoa" delako.

Herrialde Katalanak, bai; gero

2013-12-11

Mugimendu subiranistak argi eta garbi zehaztu du Katalunia dela martxan den prozesuko subjektu politikoa. Beste herrialde katalanetatik, oro har, ondo hartu dute hori. Baina ez dute nahi ahazterik beraiek ere hor direla.

Independentzia eskutik eskura

2013-09-11

Milioi erdi lagunek baino gehiagok eman dute izena Biltzar Nazional Katalanak antolatutako giza kate independentistan. Ordezkaritza zabala bidali dute Euskal Herri osoko alderdi, sindikatu eta erakundeek.