Gure gaiak

Katalunia, estatu propioaren alde

Katalunia, estatu propioaren alde

2012ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde 1,5 milioi laguneko manifestazioa egin zutelako Bartzelonan, ANCk antolatuta. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk galdeketarako bide orria zehaztu zuten. 2013ko urtarrilean subiranotasun adierazpena onartu zuen parlamentuak, eta abenduan, kontsultarako data (2014-11-09) eta galderak finkatu zituen. 2013ko Diadan 1,6 milioi laguneko giza katea egin zuten, 2014koan 1,8 milioiko bilkura. Argazkian, 2012ko Diadako martxako une bat.

Albisteak

Galdeketa legeari begira

2013-01-25

Burujabetzari buruzko adierazpena onartu ondoren, hurrengo urratsa Kataluniako Legebiltzarrak galdeketa legea onartzea da. Juridikoki ezertara behartzen ez duen galdeketarako mekanismoak lantzen ari dira

Subiranotasun adierazpenaren bederatzi puntuak

2013-01-24

Kataluniako herritarren gehiengoak demokratikoki adierazi duenaren arabera, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesuari ekitea adostu du Kataluniako Parlamentuak, Kataluniako herritarrek euren etorkizun politiko kolektiboa erabaki dezaten

Bi heren subirano

2013-01-23

Kataluniako Parlamentuak gaur bozkatuko du Kataluniaren erabakitzeko eskubidea eta subiranotasuna aitortzen dituen agiria. Azkenengora arte negoziatu arren, PSCk eta CUPek ez dute proposamen nagusia sinatu

Subiranotasun aitorpena adostu dute CiUk eta ERCk

2013-01-11

Erabakitzeko eskubidea hauteskunde programan jasoa zuten alderdiei helarazi diete zirriborroa. Urtarrilaren 23ko osoko bilkuran onartuko dute adierazpena. PSCk iragarri du ezetz bozkatuko duela.

Bagoaz

2012-12-23

Vicent Partal

Presidente baldintzatua

2012-12-22

ERCren botoei esker, bigarrengoz hautatu dute Kataluniako presidente Artur Mas; bien arteko akordioak zehaztuko du bidea. Nazio auzia eta ekonomia nahastuta �itun baztertzaile bat� egitea leporatu die ICVk

Debatearen muina, galdeketa

2012-12-22

Erabakitzeko eskubidearen alde kolore askotako indarrak biltzen dira Kataluniako Parlamentuan, eta CiUk eta ERCk hitzartu duten akordioa ez dute begi onez ikusten horietako batzuek. Ez dira fio.

Erronka handietarako garaia

2012-12-20

CiUk eta ERCk galdeketa 2014an egiteko akordioa izenpetu dute, eta dei egin diete alderdiei parte har dezaten prozesuan. �Azken hiru mendeotako operazio nazional handiena� dute aurretik, Masek dioenez

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.