Iritziak
Azterketen gardentasuna kontrolatzeko neurri berrien premia
Adimen artifizialak ematen dituen aukerak azterketetan amarruak egiteko erabil daitezkeenez, aurtengo selektibitatean frekuentzia detektagailuak erabiltzeko erabakia hartu dute. Horrek sorrarazi dio gogoeta hau Jon Muñoz irakasleari. Haren iritziz, proba horretan ez ezik, gainerako beste batzuetan ere jarri beharko lirateke indarrean antzeko neurriak.
Mutikoak, eremu eta aisialdi kulturaletatik desagertzen
Kezka batetik abiatutako gogoeta plazaratu du Ibai Zabala Gandarias egileak iritzi artikulu honetan: mutikoak eremu eta aisialdi kulturaletatik desagertzen ari direla. Horrek hizkuntzaren erabileran ere eragina daukalako susmoa du, eta proposamen zehatza egin du, 'Kultura-sorkuntza' izeneko ikasgaia erabiltzea LHtik batxilergora arte.
Xedapen iragankorra
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegora batzeko modua ematen duen Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorrari buruz aritu da Iñaki Galdos artikulu honetan, berriki Nafarroako Parlamentuan berriz ere bozkatu baitute haren baliagarritasunaren inguruan.
Amona Enkarna
Iñaki Iurrebaso Biteri soziolinguista euskaltzaletasunean transmisioak duen garrantziaz mintzatu da iritzi artikulu honetan. Haurtzarotik bidaia bat egiten du, amona gogoratuz.
Sei urte gehiago ereserki nazionalik gabe
'Gernikako Arbola' ereserki nazionala izatea aldarrikatu dute kultur munduko hainbat pertsonak, iritzi artikulu baten bidez. Euskal Herriak elementu unitarioak behar dituela uste dute.
Pantailak
ETB1 On kateak marrazki bizidunak eta haurrentzako saioak emango ditu; ETB3k utzi zuen hutsunea beteko du, euskarazko edukiak bermatuz. Maider Galardi horren garrantziaz aritu da.
Astronomia didaktikoa
Institutuetako egunerokoa eta astronomia uztartuz, metafora kutsuko iritzi artikulu hau idatzi du Oihane Zuberoa Garmendiak. Ziur ikasle eta irakasle asko identifikatuta sentituko direla harekin.
Irakurketa
Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak astero idazten du BERRIAn. Azken iritzi artikuluan irakurketaz aritu da; irakurtzeko zailtasunez eta irakurritakoa ulertzeko gaitasunez.
Gorputza
Presio estetikoari, argaltzeari eta gure gorputzekin dugun harremanari buruz idatzi du oraingoan Onintza Enbeitak. Berben poza atalean hausnarketa interesgarriz betetako iritzi artikulua izkiriatu du bertsolariak.