Albisteak
Senideei itzuli dizkiete bi milizianoren gorpuzkiak
Zornotzako hilerrian zeuden lurperatuta, eta Aranzadik topatu eta identifikatu ditu. 1936ko gerran senideren bat desagertu zitzaien herritarrei DNA lagina uzteko eskatu diete.
Euskal Herriak behar zuen atlasa
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak 'Imago Vasconiae' liburua aurkeztu dute, Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa. Hirurehun mapa jasotzen ditu, eta munduan zehar sakabanatuta daude horien jatorrizko mapak:
Moskun, Buenos Airesen, Habanan eta Londresen, besteak beste.
Bilboko erdigunera autoz sartzeko murrizketak ekainaren 15ean sartuko dira indarrean
A etiketa dutenentzat edo etiketarik ez dutenentzat izango du eragina. B katalogazioa duten autoentzako murrizketak urtebete barru sartuko dira indarrean. Hirian dabiltzan ibilgailuen erdiak dira B motakoak eta etiketarik gabeak.
Aterki bat zAApAArrAAdAAri
Herritarren lana arindu dute adimen artifizialeko sistemek. Adituen iritziz, halere, sistema horiek arautu beharra dago, nahi gabeko lerratzerik gabeak eta «justuak» izan daitezen.
Sare sozialak erdaraz mintzo dira
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen sare sozialen erabilera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak; hamarretik zazpi hiru saretan baino gehiagotan dabiltza egunero.
Gazteen %98k esan dute gaztelera erabiltzen dutela, eta %62k ingelesez aritzen direla. Hirugarren postuan dago euskara.
Zulo beltz masiboa Esne Bidean
Oraingoz galaxiako izar zulo beltz handiena dena topatu dute: Eguzkiak baino 33 aldiz masa handiagoa du. Haren inguruan orbitatzen duen izarrari esker ikusi dute, eta Lurretik 2.000 argi urtera dago.
Estrasburgok Suitzari egotzi dio klima larrialdiaren aurka behar beste ez egitea
Adineko emakume talde baten salaketari erantzunez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Suitzak giza eskubideak urratu dituela. Europako beste herrialdeek auzi horretan hartutako politikei ere eragin diezaieke erabakiak.
Mohammed Salem argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photo saria
Gazako bonbardaketa batean hildako iloba besoetan duen emakume bat ageri da argazkian. Beste hiru argazkilari ere saritu dituzte mundu zabalean fotokazetaritzaren alorrean banatzen dituzten sari nagusietan.
Brebetako ariketen azalpenak euskaraz izatea onartu du Parisek
Frantziako Gobernuko Hezkuntza
ministroak onartu egin du eskaera,
eta ariketen azalpenak ere euskarara itzulita eskainiko dituzte.