Albisteak

Jean-Luc Godard zinemagilea hil da

Jean-Luc Godard zinemagilea hil da

'Nouvelle vague' mugimenduko izar izandakoa hil da, suizidio lagunduz, 91 urterekin. Haren lanek zinemagintzaren lengoaia eraldatu eta, era berean, elikatu dute.

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Pako Aristiren esanetan, «autodidakta handi bat» izan zen Uztapide. Bide oparoa egin zuen bertsolaritzan; hiru aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Frantziako zentral nuklearren egoerak prezioak igo ditu

Frantziako zentral nuklearren egoerak prezioak igo ditu

Mantentze lanen eta herdoiltze arazoen ondorioz, Frantziako parke nuklearraren ekoizpena ia bi heren txikitu da, eta argindarra esportatzeari utzi behar izan dio.

Abuztuaren bukaeran, Frantziako 56 erreaktoreetatik hogei baizik ez ziren normal ekoizten ari. Ondorioz, garesti ari da inportatzen argindarra.

Hegoaldeko etxeko langileek langabezia saria jaso ahal izango dute

Hegoaldeko etxeko langileek langabezia saria jaso ahal izango dute

Espainiako Gobernuaren dekretuak 34.000 langileren baldintzak duinduko ditu: besteak beste, langabezia saria jasotzeko eskubidea izango dute. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

Elizabeth II.a hil da, eta aro bat amaitu da harekin

Elizabeth II.a hil da, eta aro bat amaitu da harekin

Balmoral gazteluan hil da estatuburua, Eskozian, 96 urterekin. Harena izan da Erresuma Batuko agintaldirik luzeena, eta bost kontinenteak kolonizatu zituen inperioko irudi nagusia izan da 70 urtean baino gehiagoan. Haren seme Charles III.a da orain errege etxeko buru.

Jai parekideak xede

Jai parekideak xede

Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin dute normaltasunez desfilatu.

Amaiur, erresistentziaren ikurra

Amaiur, erresistentziaren ikurra

Duela bost mende, armada batek Amaiurko gaztelua inguratu zuen; Espainiako erregeordeak zuzendu zuen armada hori, eta bost mila soldaduk osatzen zuten.

Gazteluaren barruan, Jaime Velaz Medrano kapitainaren agindupean, ehun nafarrek astebetez eutsi zieten bonbardaketei eta erasoei. Konkistaren azken guda handia izan zen.

Unibertsoa «handitu» du

Unibertsoa «handitu» du

James Webb teleskopioak unibertso primitiboaren argazkiak atera ditu. Orain arte unibertsoari ateratako argazkirik sakonenak dira. Izarren sorrerari buruzko informazioa lortzeko irudi baliagarriak direla diote adituek: «Poliki-poliki, unibertsoaren mapa osatzen ari gara».

Tasmaniako tigrea «berpiztu» nahi dute ingeniaritza genetikoa erabiliz

Tasmaniako tigrea «berpiztu» nahi dute ingeniaritza genetikoa erabiliz

Dunnart animaliaren DNA editatu nahi dute, tilazino batena lortzeko. 1936an galdu zen Tasmaniako azken tigrea. Bere habitat naturalean sartu nahi dute berriro.