Ipar Euskal Herria

Egunez naziekin, gauez iheslariekin

Egunez naziekin, gauez iheslariekin

Saran (Lapurdi), haren hotela hartua zuten naziek. Eta, hala ere, erresistentziarekin kolaboratu zuen Maria Josefa Sansberro 'Maddi' oiartzuarrak, jazarriei muga zeharkatzen lagunduz. Lehenago, 36ko gerrako iheslariei lagundu zien muga pasatzen.

Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak Sansberroren figura berreskuratu dute hainbat agiri eta lekukotza bildu ostean; Edurne Portela idazleak fikzioaren bidez biribildu du haren soslaia Maddi y las fronteras liburuan.

Haira Aizpurua Ibargarai: «Bertsoari gehien eskertzen diodana harremanak dira»

Haira Aizpurua Ibargarai: «Bertsoari gehien eskertzen diodana harremanak dira»

Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa irabazi du bigarren aldikoz Aizpurua Ibargaraik (Sara, 2006). Aste bat lehenago, Ipar Euskal Herrikoa irabazi zuen. Heldu den urtekoa azken eskolartekoa izanen du, 18 urtera heltzearekin. Baionako Bernat Etxepare lizeoan da ikasle, eta eskubaloian ari da Hendaian.

Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian

Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian

VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 51.500 euskaldun dira, hau da, herritarren %20,1. Egoera kezkagarria dela aitortu du Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela.

Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egiten ahalko dute Seaskako ikasleek

Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egiten ahalko dute Seaskako ikasleek

Martxoaren 18an jakinarazi zuen berria Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Ordea, baxoko azterketak frantsesez egin dituzte Seaskako 120 ikaslek. Brebetaren ondotik, baxoa euskaraz egiteko eskubidea emateko eskatu dute beste behin.

Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta

Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta

Gaztelaniako eskolak ematen ari zen 52 urteko emakumea, eta 16 urteko ikasle batek eraso egin zion. Erailketa egotzita, atxilotu egin zuten berehala gaztea. Auzia ikertzen ari dira orain.

Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du

Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du

Biztanle hazkuntza ez da orokorra izan Ipar Euskal Herriko kostaldean; Ziburuk 600 herritar galdu ditu sei urtean. Barnealdean, berriz, Donibane Garazin ez da mugimendu askorik egon, baina Maulek 269 biztanle galdu zituen 2008tik 2019ra.

Maskaradak Mauleko gazteen eskutik

Maskaradak Mauleko gazteen eskutik

Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.

Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna

Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna

Irailean mende erdia bete da Maddi Diharassarri 'Ariztia' zendu zenetik: Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostia etnografoen heineko Sarako (Lapurdi) istorio biltzailea. 50 ipuin jaso zituen 'Amattoren uzta' bilduman (1937).

Egun bat Frantziako armadan

Egun bat Frantziako armadan

Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guziak behartuak dira Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera. Ondotik eskuratzen duten agiria beharrezkoa zaie gazteei, besteak beste, baxoa eta gidabaimena pasatzeko. Euskaldunen kontrako diskriminazioa pairatu dute anitzek.