Ipar Euskal Herria
Ikasleak protestan, hezkuntzarako baliabideak eskatu eta ikastetxeen baldintzak salatzeko
Ikastetxeak itxi, eta ehunka ikasle kalera atera dira Ipar Euskal Herrian. Urriaren 1ean abiatu zen ikasleen protesta, eta ordutik ez du etenik. Protesten helburua gobernuari presio egitea da; hezkuntzarako baliabide gehiago eskatzen dituzte, argudiatuta baldintzak gero eta okerragoak direla, eta irakasleak falta direla.
«Film honetan badira bi fantasia; bata haur denborari buruzkoa, eta bestea ikastolari buruzkoa»
Elsa Oliarj-Inesek Txakun Txakür dokumental luzea estreinatu berri du. Zinemagileak Zuberoako ikastola bateko haurren jolas orduak filmatu ditu zortzi urtez, eta bazterketa kasu bat bistaratu du.
Nafarroa eta Lapurdi elkartzen diren tokian, zurgintzara gerturatzeko proiektu aintzidaria
Baserriberri proiektua bultzatu dute mugaz gaindiko hiru entitatek. Baserri zahar bat berritu dute, eta asmoa da formakuntzarako gune bateratu bat sortzea.
«Emazteak behartuak gara depilatzera, eta, ez badugu hala egiten, epaituak gara»
Lucie Francini argazkilariak emakumeen ileak agerian uzten dituzten irudiak egin ditu, haien gorputzaren gaineko kontrola salatzeko. Baionako galeria batean paratu dituzte argazkiak.
Euskarazko azterketak zuzenduko dituztela-eta, mobilizazioak bertan behera utzi ditu Seaskak
Hainbat ikaslek iragarria zuen aurtengo Baxoko azterketan planto egin eta euskaraz erantzungo zituztela galderak. Orain, Hezkuntza Ministerioak Seaskari hitzeman dio azterketa horiek zuzenduko dituztela. 2028tik aitzina, gainera, azterketaren zati bat euskaraz egin ahal izanen da. Hori guztia dela eta, iragarritako mobilizazioak bertan behera utzi ditu Seaskak.
Seaskako ikasleen desobedientzia ekintza: euskaraz erantzunen dute baxoko matematika azterketa
Ekainaren 12an pasatu beharko dute baxoko azterketa leheneko ikasleek. Erran dute azterketak euskaraz eginen dituen lehen belaunaldia izan nahi dutela.
Euskal Hirigune Elkargoak etapa berri bat abiatu du
Euskal Hirigune Elkargoak lehendakari abertzalea izango du lehen aldiz: Alain Iriart. Ipar Euskal Herriko lehen instituzio propioa da; Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoaren perimetroa markatzen duen lehen instituzioa, alegia.
«Maule erdigunean antzerki gune bat urte osoan biziaraztea da gure helburua»
Maika Etxekopar antzerkilaria da. Beste hiru kiderekin batera antzoki eta kulturgune bat sortu du Maulen: Günea. Zuberoan antzerkian profesionalizatu nahian dabiltza.
Herriko etxeak, bozen zain
Martxoaren 15ean eta 22an izango dira Iparraldeko herriko etxeetako bozak. Bi itzuliko sistema izanda, hurrengo bi igandeetan erabakiko dute auzapeza nor izanen den Ipar Euskal Herriko herrietan. Bideo honetan Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetariak azaldu ditu lehiaren gako nagusiak.