Nafarroa

2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzen

2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzen

Identifikatu dituzten hiru ikurrak ‘ikae’ edo ‘igae’ gisa transkribatu dituzte ikerleek. Alderatzeko elementuak aski urriak diren arren, idazkuna baskoia izan liteke. Irulegiko Eskuaren garaitsukoa da.

Bost lagun logela bakar batean

Bost lagun logela bakar batean

Etxebizitza duin bat lortzerik ez duten familien egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Fawzi Xerifen familia logela bakarrean bizi da Iruñean. 450 euro ordaintzen ditu familiak etxe duen gela bakarrarengatik.

Haienean izan da Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendaria, eta haien egoeraz hitz egin du.

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak

Daniel Garcia iruindarrak animalion inguruko lan bat egin du, eta «harrituta» gelditu da emaitzekin: dragoitxoak Nafarroako uste baino toki gehiagotara iritsi dira. Mediterraneoko espezie bat da, baina, trenetara igota, bertze hainbat eremu hartu ditu.

'Nadie' ez diren horiek

'Nadie' ez diren horiek

2017an, Euskal Herritik kanporatua izateko zorian izan zen Cheikhouna Dieng senegaldarra. Orain, egoera berean da haren lehengusua, Moussa Diagne. Lehen bezala orain, herritarren elkartasuna giltzarri izan daiteke paperak lortzeko bidean.

Memoria historikoari «bizirik» eusteko literatura

Memoria historikoari «bizirik» eusteko literatura

Ramon Olasagastik 'Memoriaren giltza' gazteentzako eleberria plazaratu du. 1938ko maiatzean Ezkabako San Kristobal gotorlekutik ihes egindako 795 presoen gertaera da istorioaren oinarri.

Larrahe baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben

Larrahe baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben

K.o. I. mendeko harrizko pieza bat da, eta latinez idatzitako testu bat du: emakume batek Larrahe jainko baskoiari eginiko eskertzea jasotzen du. Aranzadiko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.

Iratiko oihana biosferaren erreserba izendatu du Unescok

Iratiko oihana biosferaren erreserba izendatu du Unescok

Iratiko biosferak Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak hartuko ditu, eta 537 kilometro koadroko eremua izango du. Biosferak Euskal Herriko basorik handiena hartzen du, eta Europako eremurik handieneko pagadi-izeidi basoen artean bigarrena da.

Euskal Herriak hiru biosfera erreserba ditu orain. Urdaibaikoa da horietako bat: 1984ko abenduan eman zion Unescok izendapen hori. Bardea da bestea: 2000. urtean izendatu zuten.

Hartz gazte baten irudiak hartu dituzte Garden

Hartz gazte baten irudiak hartu dituzte Garden

Nafarroako basozainek grabatu dituzte animaliaren irudiak, Pirinioetan jarritako fototranparako kamera baten bidez. Adituek baieztatu egin dute grabazioan hartz gazte bat ageri dela.

Zetak-ek ekitaldi berezia antolatu du: 'Mitoaroa'

Zetak-ek ekitaldi berezia antolatu du: 'Mitoaroa'

2025eko urtarrilaren 4an, 'Mitoaroa' kontzertua emango du Zetak taldeak Nafarroa Arenan. Pello Reparaz gogotsu da, baina aitortu du «bertigo» apur bat ere nabari duela: «Zetak-ek sekula izan duen erronkarik handiena da».