Nafarroa
Mirari Etxeberria: «Musika klasikoak elitista dirudi; hori aldatu nahi dugu»
Iruñeko Gaiarren 'Handitzean musikari izan nahi dut!' ikuskizun koloretsua eskainiz hasi du urtea Iruñeko Gazte Orkestrak. Haren zuzendari eta sortzaile da Mirari Etxeberria (Andoain, Gipuzkoa, 1998).
Ikuskizuna obra sinfoniko askoko programa da, eta Mikel Donazarrek zuzendu du. Emanaldian garrantzi handia izan zuen publikoaren eta musikarien arteko hartu-emanak.
Goi Paleolitoko ezohiko labar artea topatu dute Urdazubin
Duela 28.000 urte inguru marraztutako irudi multzo bat da aurkitutakoa, eta egilearen trebetasun faltak egiten du berezi, adituen hitzetan. Hamabi irudi dira guztira: zaldi, bisonte eta uroez gain, lau bulba eta hainbat marra gorri bikoitz aurkitu dituzte.
Dantzan, gorputzak askatzeko
Vogue-a dantza baino gehiago da: aldarrikapena, izateko manera, gorputza astintzea eta familia bat. Iruñean dago Euskal Herriko etxe bakarra, Anouar Merabetek zuzendua. Trans arrazializatu batzuek sortu zuten, eta ikusarazteko lanean ari dira.
Basoa, natura eta hizkuntza gurutzatzen diren lekua
Unai Pascualen eta Dylan Inglisen ikerketa lan baten arabera, euskarak «pisua» du jende talde batek basoarekin duen harremanean. Euskal Herriko ekialdean egin dute azterketa, eta People and Nature aldizkarian argitaratu. Euskara eta natura zaintzeko lanean ikerketa baliagarria izan daitekeela uste dute.
Itoizko urtegiaren lanak eten zituztenekoa
1996ko apirilaren 6an, Itoitzekiko Solidarioak taldeko zortzi kidek Itoizko urtegiko lanen egitura nagusia baliogabetu zuten, pareta altxatzeko porlana garraiatzen zuten 800 metro luzeko sei kableak moztuz. Hamar hilabetez eten zituzten obrak.
Mozketak, obren etenaz gain, zera ekarri zuen: egileen bi hilabeteko kartzelaldia, prozesu judizial bat, lau urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra, eta, besteak beste, ia hamarkada bat klandestinitatean igarotzea.
Duela 11.700 urteko gizon baten hezurdura aurkitu dute Loizun
Oso ongi kontserbaturiko giza hezurdura batek 11.000 urtetik gora eman ditu Nafarroako Erro ibarrean, Loizuko Errotalde I leizearen barrualdean. Nafarroako Gobernuak iragarri du historiaurreko aurkikuntzarik nabarmenenetako bat dela. Izan ere, halako oso aztarna gutxi aurkitu dira Iberiar penintsulan eta Europa osoan.
Duela ia 2.000 urteko bainuetxea
Erromatarren garaiko terma batzuk topatu dituzte Auritzen, Nafarroan. Bainuetxearen aztarnekin batera, eraikin xumeagoen aztarnak eta galtzada baten arrastoak ere aurkitu zituzten. Aldi berean, Ptolomeok eta Estrabonek aipatu zuten 'Iturissa' izeneko hiria ote den ikertzen jarraitzen dute.
Auschwitz, 31.696. argazkia
Higinia Luz Goñi Aiestaran borrokalari komunistaren arrastoari segika, Auschwitzera joan zen Alberto Barandiaran kazetaria 2008ko udan. Postkronikak liburuan idatzi zuen bidaia haren kronika.
Kazetariak kronika hura ekarri zuen berriro gogora 2012ko urrian, Auschwitzeko kontzentrazio esparrura iristen zirenei argazkiak atera zizkien Wilhem Brasse argazkilaria hil zenean.