Biologia-Geologia
43 parke eoliko egiteko eskariak aztertzen ari dira
44 parke daude orain, eta haien potentzia 1.520 megawattekoa da denera; proiektu guztiak eginez gero, oraingoa halako bi litzateke potentzia. Hamarkada batez, geldi egon da sektorea, baina, 2021etik, berpiztu egin da Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik.
AHTaren puzzlea osatu ezinda
Duela hamasei urte hasitako obra ez da amaituko 2028ra arte gutxienez, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera. 'Euskal Y'-ak 4.200 milioi euroko aurrekontua zuen hasieran, baina 5.000 milioi gastatu dituzte dagoeneko, eta 7.000 milioira iritsiko da.
Neptunoren eraztunen argazkiak atera ditu James Webb teleskopioak
Eraztunak inoiz ez dira ikusi hain zehatz. Izan ere, teleskopioaren berezitasunari esker, orain arte ikusi gabeko eraztunak harrapatu ditu Webbek. 'Voyager 2' zundak irudikatu zituen lehenbizikoz, duela 33 urte.
Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu dute
Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ematen dute negua, sakonera handiko uretan. Azti taldeko ikerlari batek marka elektroniko bat jarri zion hegaluze bati orain bi urte; hala, animaliaren migrazio ibilbidea osoki erregistratu dute estreinako aldiz.
Kaka egitearen lotsa
Kaka egitearen lotsari parkopresia deritzo. Emazteek gehiago pairatzen dute. Haurtzaroari hertsiki lotua da gaitz psikologiko hori, eta ondorio fisiologikoak dauzka, baina baditu aterabideak.
Asteroide bat tirokatzea lortu dute
Dimorphos asteroidea izan da helburua. Ez dago Lurraren ibilbidean, eta ez dago hark planeta suntsitzeko arriskurik. Asteroidearen erdigunetik 17 metrora jo dute. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den jotako objektuaren orbita. Zuzenean ikusi ahal izan da proba.
Ane Zabaleta: «Bada momentua pentsatzeko zeintzuk diren ur arazoei aurre egiteko alternatibak»
Ane Zabaleta Lopetegi (Zumaia, Gipuzkoa, 1978) geologo eta EHUko irakasleak dioenez, uraren zikloan oso garrantzitsua da lurraldearen kudeaketa, ura ez baita zuzenean pasatzen prezipitazioetatik hornidura sistemara: «Lurraldearen erabilera guztiek ez daukate eragin bera».
Unibertsoa «handitu» du
James Webb teleskopioak unibertso primitiboaren argazkiak atera ditu. Orain arte unibertsoari ateratako argazkirik sakonenak dira. Izarren sorrerari buruzko informazioa lortzeko irudi baliagarriak direla diote adituek: «Poliki-poliki, unibertsoaren mapa osatzen ari gara».
Tasmaniako tigrea «berpiztu» nahi dute ingeniaritza genetikoa erabiliz
Dunnart animaliaren DNA editatu nahi dute, tilazino batena lortzeko. 1936an galdu zen Tasmaniako azken tigrea. Bere habitat naturalean sartu nahi dute berriro.