Geografia-Historia
Amagoia Mujika izango da 'Berria'-ren zuzendaria
Martxelo Otamendik erretiroa hartuko du, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da Amagoia Mujika zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok.
BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?
Santutxuko (Bilbo) kilometro koadro bat da herrialdeko trinkoena: 41.000 biztanle baino gehiago ditu, eta Europako eremu populatuenetan 24.a da. Gure hirigune trinkoenen mapa sorta argitaratu du Haritik Hirira geografo taldeak sare sozialetan.
Abortatu nahi izanez gero muga isilpean pasatu behar zenekoa
Emakumeei abortatzen laguntzeko sare klandestino andana izan zen 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran. Errenteriako emakume talde batek Ipar Euskal Herrira eramaten zituen abortatu nahi zuten emakumeak, Miarritzeko klinika batera. Izan ere, Hego Euskal Herrian abortatzea legez kanpokoa zen urte haietan.
Deforestazioaren aurkako araudia onartu du Europak
Basoen suntsitzea eragiten duten zenbait produktu inportatzea galaraziko du neurriak. Zazpi produkturi ezarriko zaie: palma olioa, behiak, soja, kafea, kakaoa, egurra eta kautxua.
Gaur-gaurkoz, EB da munduko «deforestazio inportatzailerik» handienetan bigarrena.
Heriotza zigorra indarrean munduan
Amnesty Internationalen arabera, 2021ean baino %53 preso gehiago hil zituzten. Hildakoen kopuruak nabarmen egin zuen gora hainbat herrialdetan iaz, hala
nola Iranen, Saudi Arabian eta AEBetan. Beste zenbait herrialdek ez dituzte datuak ezagutarazten: Txinak, Ipar Koreak eta Vietnamek, besteak beste.
Aupa, Maurizia!
Hamaika plazatan jo zuen Maurizia Aldeiturriaga pandero jole bizkaitarrak, eta Euskal Herriko plazandre erreferente bilakatu da.
1936ko gerra hasi aurretik, jaiegun handietako plaza emanaldietan
aritzen zen. Gerrak eten zion ibilbidea, baina 1960ko pizkundearekin berragertu zen berriro. Egungo artista askok hartu dute oinarri haren lana.
Non daude errefuxiatu ukrainarrak?
Polonia da Errusiaren inbasioaz geroztik errefuxiatu ukrainar gehien hartu duen Europako Batasuneko herrialdea: 1,6 milioi ia. Gobernua hasia da aterpetxe publikoetan jarraitzen dutenei partzialki kobratzen, horiek enplegu bat onartzera akuilatzeko.
75 urte Israel eratu zutela
Maiatzaren 14an 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek ondo gogoan dute egun hura: biharamunean Nakba hasi baitzen (hondamendia arabieraz).
Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak
kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes
etxetik. Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta.
‘Irati’ komikia berrargitaratu dute
Paul Urkijoren izen bereko filmak izandako oihartzunaren harira erabaki du Erein argitaletxeak lana berriro argitaratzea. Juan Luis Landa ilustratzailea eta Joxean Muñoz gidoilaria pozik daude beren pertsonaiek izan duten biziberritzearekin.