Kooperatibekin Lanbide hobetu

Rosa Lavin Ibarra
2023ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, Konfekoopek, enpresa kooperatiboen ordezkaritza demokratikoa eta gardena gauzatzen du; gure izateko arrazoiaren parte da. Egunez egun, gure eredu sozioenpresariala, mundu osoan goraipatua, enpresa lehiakor batetik garapen iraunkorraren alde egiten duen edonor inspiratzeko eta gidatzeko lan egiten dugu. Gure kooperatiben kezkak eta proposamenak entzun eta modu proaktiboan kudeatzen ditugu. Enpresa bazkide bakoitzean parte-hartze espiritua sustatzen dugu, bere proiektua hobetzeko, bai eta bere ingurunearen egungo eta etorkizuneko garapenean ere.

Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialarekin dugun konpromisoaren adierazle gisa, Konfekoopen enpresa kooperatiboen interesen defentsan solaskide gisa sendotzeko helburua dugu. Horretarako, gure lana areagotu dugu politika publikoak definitzeko eta erabakitzeko foro gehiagotan egoteko; elkarlanean oinarrituta, ekarpenak egin eta lidergoa gauzatzeko asmoarekin. Gure konpromisoa da enpresa kooperatiboen interesak ordezkatzea enpresa kooperatiboen etorkizunerako garrantzitsuak diren foro guztietan: lankidetzan oinarrituta, etengabeko elkarrizketa mantendu, eta finean erakunde eta eragile sozioekonomiko guztiekin sinergiak eta ikaskuntzak areagotzea da helburua. Azken batean, gure ordezkaritzanindartsuagoak izateko konpromisoa hartu dugu.

Guri eragiten diguten politiketan parte hartzeko dugun eskubidea gauzatzea da kontua. Guretzat, enpresa kooperatiboentzat, estrategikoa da erakunde publikoek gure egiteko eta izateko modua bultzatzea, kooperatiba gehiago egon daitezen, enpresademokratikoagoak, parte-hartze handiagokoak eta gure lurraldean errotuagoak.

Euskal kooperatiba-sarearen garrantzia izan da, eta da oraindik ere, euskal enpresa-sarearen protagonista eta elementu bereizle nagusia. Eta lankidetza publiko-pribatuaren bultzadari, konpromisoari eta inplikazioari esker izan da, gai izan baikara, enpresa gisa, euskal gizartean izan ditugun erronka sozial eta ekonomikoei irtenbideak eta berrikuntza emateko.

Erakundeekin hitz eginez eta negoziatuz, eta lankidetza publiko-pribatuko akordioak sinatuz, lortu dugu kooperatiba-enpresak gero eta foro gehiagotan egotea, gure ahotsa gehiago entzutea eta Euskadiko ekonomia- eta enpresa-sareari egiten diogun ekarpena aitortzea. Gure egiteko modua definitzen duen zerbait badago, elkarrizketa eta akordioak eta adostasunak bilatzea da. Izan ere, pertsonekin konprometitutako enpresa kooperatiboak gara, eta ekitate, berdintasun eta justizia sozialeko balioak ditugu. Horrelakoa da kooperatiba, enpresa-eredua, eta gaur egun, inoiz baino gehiago, erreferente da enpresa tradizionalarentzat. Gure enpresa-ereduak kalitate handiagoko enplegua sortzen du, langileei erabakiak hartzen parte hartzeko aukera ematen die eta soldata- eta genero-arrakala murrizten du.

Azaleko diskurtso eta polarizazio garai hauetan, kooperatiba-enpresek eskua luzatzen dugu eragile ekonomiko eta sozialekin akordioak lortzeko eta gure herriak modu justu eta kohesionatuan aurrera egiteko politikak bultzatzen jarraitzeko. Baina une batzuetan itxitasunak eta blokeoak aurrera egitea eragozten digute.

Kooperatiba-enpresek hamar urte baino gehiago daramatzagu enplegu-politika aktiboak definitzen dituen organoan, Lanbideren Administrazio Kontseiluan, parte hartzeko dugun eskubide legitimoa eskatzen. Elkarrizketa, jardunaldi eta ekitaldien bidez egin dugu, kooperatibek enplegua sortzeko eta Euskadiren garapen ekonomikorako egiten duten ekarpena ikusarazi nahian. Patronalarekin (Confebask), gizarte-eragileekin (sindikatuak), indar politiko guztiekin eta administrazioarekin behin eta berriz bildu gara. Diskrezioz egin dugu, ahotsa altxatu gabe, eta argudio juridiko, ekonomiko eta sozialez hornituta, enpresa kooperatibei eragiten dieten enplegu-politika aktiboak definitzen diren organoan parte hartzeko dugun eskubidea bermatzen dutenak.

Enpleguari buruzko lehen euskal legea onartzeko aste gutxi geratzen direnean, Eusko Legebiltzarrak aukera du Lanbideren Administrazio Kontseiluan aldaketa bat bultzatu, eta enpresa kooperatiboen presentzia legez bermatzeko. Patronalarekin eta sindikatuekin batera, kalitatezko enplegu gehiago sortzeko, enpresa hobeak bultzatu ahal izateko, eta elkarrekin etorkizun bidezkoagoa, iraunkorragoa eta kohesionatuagoa bermatzeko.

Guk, kooperatiba-enpresok, azken minutura arte, etengabe hitz egiten, negoziatzen eta lan egiten jarraituko dugu hori lortzeko, eta ozen eta argi diogu unea orain dela; Lanbide eraldatu nahi badugu, benetan Lanbide berri bat nahi badugu, enpresa kooperatiboek Lanbiden egon behar dutela. Ez da Lanbide berririk egongo gu gabe. Lanbide hobetzeko, kooperatibak Lanbiden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.