Erretiratua

Profetikoa

2026ko otsailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Franco 1975. urtean hil zen. Ez zen urte makala izan, bost fusilamenduak gogoan. Oraintsu dira 50 urte eta asteren batzuk hil zela diktadorea. Mende erdi bat luze, hain zuzen. Urruti. Ez zen, ez, erraza aurreikustea zein norabide izan zitekeen zuzen eta egokiena, nola jakin! Garai oso urrun haietan EAJ Xabier Arzalluzen esku eta lumatik Euskal Herriari zuzendu zitzaion irmo eta argi. Xabier Arzalluzen eskua garbi dager, estatista baten eskua hain zuzen. Profetikoa esango nuke, neurri handian behintzat. Honela zioen 43 urteko Xabier Arzalluz gazte hark:

«Euskal Herriari: Francoren heriotzarekin, Euskal herriaren borrokaren garairik zailenetako bat amaitu da. 40 urteko lehentasunezko zapalkuntzaren ondoren, gure herriak bere patuaren jabe izateko borondatea sendo mantentzen jarraitzen du. Euzkadik bere borrokaren etapa berri bati aurre egin behar dio. Francoren heriotzak aldi erabakigarri bat irekitzen du, helburu argi eta garbi bereiziak dituzten indar politikoen presentziak ezaugarritzen duena: A) gutxiengo batzuek erregimenaren jarraipena mantentzeko erabakia hartu dute, eta harekin batera, Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza tradizionala eta hainbat posizio pribilegiatu mantentzea. Euzko Alderdi Jeltzaleak, jarrera politiko hau defendatzen dutenen aurrean, Francoren erregimenaren aurka mantendu duen oposizio irmo bera berresten du. B) pertsona eta talde politiko batzuek erregimena sistema politiko demokratiko baterantz eboluzio-prozesu batetik gidatzeko aukeran sinesten dute. EAJk demokratizaziorako aldaketa bat aurreikusten dutenen aldean, publikoki adierazten du bere eszeptizismoa etorkizuneko promesen edo adiskidetze-keinuen aurrean, benetako demokratizazio-ekintzekin eta Euskal Herriaren eskubideen aitortza praktikoarekin batera ez datozenean. C) beste erakunde politiko batzuek, erregimenaren aurka irekian, haustura demokratikoa defendatzen dute, preso politiko eta sindikal guztien amnistia aldez aurretik emanez, hauteskunde libreak, estatu eta nazionalitate mailan ordezkaritza-erakundeak sortzea, alderdi politikoen eta sindikatu libreen askatasuna eta giza eskubideen berme eraginkorrak».

«Hau da, beraz, Euzkadiren askapen prozesuaren fase honetan EAJren jarrera: Espainiako Estatuaren etorkizun politiko hurbila edozein dela ere, EAJk aldarrikatzen ditu bere berehalako helburu politikoak hauek direla: Euzkadik beretzat ordezkaritza-gobernu bat ezartzea, herri-borondatetik sortu zenaren ordezkoa izango dena; Euzkadik bere legeak egin ahal izatea, berak aukeratutako Parlamentu bat ezarriz; Euzkadik bere baitan berdintasunezko gizarte bat eratzera eramango duen eta demokrazia politikoaren erabilera eraginkorra ahalbidetuko duen sistema sozioekonomiko bat sortzea; euskara Euzkadiko hizkuntza ofiziala eta adierazpen-bide izan dadila kulturaren, komunikabideen eta bizitza politiko eta administratiboaren maila guztietan; Euzkadik ez duela erakunde itxi bat osatuko, baizik eta herrien arteko elkarrekintza demokratiko guztietarako irekita dagoen erakunde bat. Horregatik, EAJk Europako Batasunaren garapena eta Euzkadi herrien Europan sartzea defendatzen du, historiaren hasieratik, eskubidez, Europan sartu baita; EAJk berresten du bere demokraziaren kontzeptuak edozein talderen elitismo oro baztertzen duela, edozein itxura ideologikopean, herri-borondatea monopolizatu, ordezkatu edo manipulatu nahi badu, herri osoaren benetako parte-hartzearen kaltetan. EAJk euskaldun guztiak gonbidatzen ditu zeregin honetan parte hartzera, baita egitura bidegabeen biktima gisa beren sorterria utzi eta, gizartean integratu nahi dutenak ere, hura eraldatzeko eta Euzkadi gero eta herrialde justua eta demokratikoagoa bihurtzeko. Gora Euzkadi askatuta!! Euzkadin, 1975eko azaroak 20an».

Euri eta eurite asko eta bortitzak bota ditu geure aberrian, baita trumoiak eta kazkabarrak ere, baina nire uste apalean, uste dut profetikoa izan zela Xabier Arzalluz gazte hura. Gero gerokoak, ongi bezain ongi ezagunak hain zuzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA