Onintza Enbeita

Bueltan-bueltan

2026ko azaroaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hasi dira haserretzen. Gertatu behar zuen, eta gertatu zaie. Espainolaren zale amorratuak haserre daude. Publizitatearen hizkuntza nagusia ingelesa da, eta lur gehiegi jan dielakoan daude. Ez dakit ohartuko diren besteok zenbat mindu izan gaituen haien hizkuntza gurearen gainetik etengabe ikusteak, baina pozik esango nieke, guztiok ulertzen ditugun hitzak badira ea zergatik ez ditugun denok ingelesezkoak erabiltzen: timing, planner, target, engagement, input... ez gara, bada, orain gaztelaniazko baliokideak ikasten hasiko. Gainera, askoz errazagoa da light esatea sin azĂºcar esatea baino. Gustatuko litzaidake haien kezkaren aurrean enpatiarik ez izateaz gain min emango dien erantzunak ematea kontu honen inguruko kontzientzia sortzeko kanpaina egin dutenei. Espainiako Publizitate Akademiak eta RAEk sinatu dute kanpaina. Iragarkia ona da. Nik ikusi dudana behintzat bai. Gaztelaniazko edo frantsesezko hitzak erabilita, guri ere balioko liguke agian. Barre txikiarekin ikusi dut iragarkia, hiru aldiz. Hasieratik amaieraraino. Ez daukat zuzenean nori zuzendu, baina gustura egingo nieke guri milaka aldiz egin diguten galdera erasokorra: zuek zer nahi duzue, ordea, publizista onak ala espainolak? Iragarki onak ala espainolak? E, e, e, zer nahi duzue zuek?

Baina gaztelaniari ere zor diot errespetua, eta ez dut nahi ingelesak jan dezan.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA