Onintza Enbeita

Euskara

2026ko ekainaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Guk selektibitatea egin genuenean filosofian ez zen nota on askorik izan. Orokorra izan zen. Aurreko urte bi edo hiruan Descartes sartu zuten azterketan, eta ez dakit zergatik, baina askok sinistu zuten ez zutela berriz hartaz galdetuko. Berriro tokatu zitzaigun Descartes: ikusi nuen jendea azterketatik negarrez ateratzen izena jarrita; noten bila joaterakoan filosofiakoa begiratzeko beldurrez egon zenik izan zen… baina pasatu zen. Eta gertatu izan da matematikan, eta fisikan, eta historian, eta lengua castellanan, eta literaturan, eta ez dakit zenbat ikasgaitan. Eta inork ez du manifestaziorik egin. Zergatik, orduan, tarteko euskara denean bakarrik egiten dira pankartak? 

Eztabaida baldin bada selektibitatea kendu egin behar dela, ni ere aterako naiz pankartaren atzean. Esan nahi duguna bada ez genukeela azterketa bakarrean etorkizuna jokatu behar, ni ere aterako naiz pankartaren atzean. Jende asko bagara sistema honen herrenak salatu nahi ditugunak, ni ere pozik joango naiz pankartaren atzean. Kontua da euskara tartean dagoenean bakarrik aztoratzen garela hainbeste. Eta ez dakit arazoa ikasle talde baten nota bakarrik izan den. Egun hauetan zenbait egunkaritan argitaratu diren titularrak ikusita, inpresioa dut, berriz ere, nota baxuak eman dituen ikasgaia euskara izateak zirrikitua zabaldu duela edozer esateko.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE