Onintza Enbeita

Indarkeria

2025eko azaroaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maite zaituztedan gizon heterosexualok: gaur pentsa ezazue normalean baino sakonago indarkeria matxistaz. Ez, indarkeriaren espresio bakarra ez da emakumeak jo eta hil egiten dituena. Badira ikusten ez diren kolpeak. Zuek ere, nahita edo nahi gabe, insistitu izango zenioten gau horretako ligeari ohean egin nahi ez zuen zerbait egin zezan. Insistentzia jokoaren parte izango zela pentsatuko duzue agian, baina badaezpada, jarri zalantzan zuen jarrera. Zuek ere desautorizatuko zenituzten zuen bikoteak jendearen aurrean zuen ustez zerbait desegokia esan duelako, edo berba altu egin duelako, edo, finean, zuek askotan egiten dituzuen gauzak egiten dituelako. Zuei ere, barruan, irakatsi dizuetelako neskek ez dituztela gauza horiek egin behar. Zuek ere, inkontzienteki agian, egingo zenuten ez entzunarena bilera batean zuen neska lankideak proposamen bat egin zuen egun hartan, eta, agian, zuek ere hartuko zenuten proposamen hori zuena balitz bezala zuei kasu gehiago egingo zizuetela jakitun. Zuek ere esan diguzue «baina txistea ona da», zenbait komentarioren aurrean. Zuek ere ez zarete joaten feminismo edo emakume hitzak agertzen diren karteletan iragartzen diren ekintzetara. Zuek ere gizon portatu zarete askotan. Gizona esaten dugunean ulertzen dugun sozializazio mota hori praktikatu duzue, eta, batzuetan, indarkeriazko egoerak sortu dituzue.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.