Onintza Enbeita

Sailkapena

2026ko apirilaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Halaxe esan zidan: «Ez naiz fidatzen. Hainbeste salerosketa dago hemen, ez dakidala nori erosi barazkiak». Arrazoi du, baina ez da kudeatzeko egoera erraza. Urte askotan inork ez dio jaramonik egin Gernikako azokari. Inertzia hutsez funtzionatu du. Baserritarrek badakite haien tokia zein den, eta bezeroek badakite non egoten diren. Altabozetan jartzen diguten musika ere ez da berritu joan deneko bost urteetan. Bakoitzak ahal duena egiten du. Batzuek asmo onez, eta besteek diruagatik bakarrik. Kontua da egunero edo astean behin baino gehiagotan azokara doazen zenbaitek ez dutela behar adina jenero, eta tarteka beste baserritar batzuena erosten dutela. Beste kontu bat da astelehenero azokara handizka erositako gauzekin etortzea. Eta jendea nahastu egiten da. Baserriko gauza daramalakoan, batek daki nongoa den zerbait eramaten du. Bezeroekin poliziarena egiten dut batzuetan: hark edo honek dauka etxekoa, besteak ez dakit norena. Ez naiz ondo sentitzen. Azken edo ia azken iritsi nintzen azokara eta ez diot inori kalterik egin nahi. 

Pentsatzen dut inertzia apurtu egin behar dugula eta erakundeek esku hartu behar dutela. Ez dago inor bidali beharrik, baina azoka sailka daiteke: ekologikoa, konbentzionala, propioa, besteena… Arazoa da hori ez dagokigula guri, eta dagokionari ez dakigula inporta zaion edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA