Ez gaitu notiziak asko harritu, eta, hala ere, eman egin behar den berria da: Israelek tratu txarrak eman dizkie flotillako kideei. Itsasoan atxilotu eta lehorrera eraman zituzten kideek kolpeak, mehatxuak… umiliazioa salatu dute. Israelengandik ezin dugu askoz gehiago espero. Nahi duena egiten du, edo hori da ematen duen irudia: ez dago ez idatzitako ez idatzi gabeko nazioarteko araurik hark beteko duenik. Bere bidean doa. Orain kezkatu egiten gaitu europar zuriak izan direlako biktimak, baina palestinarrek hamarkada asko daramatzate Israel izeneko estatu okupatzaile psikopataren menpe. Hala ere, oraindik astebete ez dela entzun nuen irratian palestinarrek ez dutela genozidiorik egiten ezin dutelako, baina haiek ere Israel desagertzea nahi dutela. Zer nahi duzue, bada? Munduko hainbat lekutatik joan ziren Palestinara Israel sortzera, eta harrezkero, palestinarrei lurra lapurtu baino ez diete egin. Pentsa Palestina aukeratu zuten haiek Bilbo edo Tutera aukeratu izan balute haien nazioa eraikitzeko. Orain gu egongo ginatekeen palestinarrak dauden lekuan. Kontua da ez zirela ausaz joan Ekialde Hurbilera. Munduko beste leku batzuetan urri diren baliabideak daude han. Israelek ez du Palestinarekin bizi nahi, eta hori ukaezina da. Umiliazioa da egunero sionistek egiten eta esaten dituztenak ikusi eta ezer egin ezina.
Umiliazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu