Itxaro Borda

Andic eta hemendik

2026ko ekainaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kataluniako eta Espainiako hedabideetan gehien aipatzen den berria, Aita Sainduaren bisitaz aparte bistan dena, Jonathan Andicen presondegiratzearena dela ezin uka. Mango jantzi enpresa multinazionala sortu zuen Isak Andicen semeari leporatzen diote aita nahitara erail izana Montserrateko mendikateko bide zidor batean biak paseoan zebiltzala 2024ko abendu erditsu hartan. Familiak eta lagunek mossoen ikerketa lan eskasa salatzen dute, detektibe ospetsuak ere kontratatu dituzte —ez ordea Amaia Ezpeldoi!— epaileen ebazpenak zalantzan emateko eta Mayka Navarro kazetariak ez daki norekin eta nola dantzatu!

Harrigarria egiten zait Euskal Herriko prentsak, eta bereziki euskaraz ari denak, ez digula deus agertzen afera ilun horretaz. Are gutxiago Gers departamenduan aspaldian seinalatu pedofilo batek hil duen hamaika urteko Lyhanna gaixoaren tragediaz. Alta, informatuak izateko eskubidea aldarrikatzen dugu, baina gure aldarrikapena selektiboa da, lerroburuetan ez delako krimenik eta handikien inguruko zertzeladarik kausitzen. Egia da irakurle gisa den-dena nahi dugula, bereizketarik gabe…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE