Bi begiak iturri, Irunberriko arroila orroka aditzen badugu egun, ez da harritzekoa. Urte hartako ekainaren 25ean arroka-harresiak gorritu baitziren errabiaz, ahalkez eta odolez. Odol-herexarik kasik ediren ez bada ere, non ez den Pirisen ipurmasaileko karramixkagatik, edo HervĂ¡s zenak bildutako tiroagatik. Harkaitzak mintzo balira, zer ez ote luketen kontatuko. Jon Lizarralde Urreta eta Susana Arregi Maiztegi herioak non eta nola gatibatu zituen ez dakigu xuxen oraino. German Rubenach Roiz amnesiak nola betirako hesitu duen ere, Espainiako Barne Ministerioaren tiraderek tinko kateatzen dute, handik deus eskapatzera utzi gabe. Eskertzekoa da zinez Pako Aristik eta laguntzaileek argitaratu duten ikerketa-lana: Irunberri, 1990: Arroilaren negarra. Izkiriatu duenak ematen baitio zentzua duela 34 urte gertutakoari: Nafarroa komandoko hiru gazteek, udako egun ezin beroago batez, erdi biluzik, ezustean gurutzatu zuten guardia zibilaren patruila. Xahu ziren. Zuzenbide-estatua eta hiru bizitzak, 20 orenez xehatu zituzten, harakinak haragia nola. Iragan ilunetik, geroa argitsu betor.
 
    Arroilaren orroa
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            