Itxaro Borda

Arrosegiak

2025eko urriaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan astean, zutabe hauetan bertan, asko aipatu da bularreko minbiziaren kontra, urte oroz, han eta hemen, antolatzen den Urria Arrosa izeneko ekitaldia. Eta ez iniziatiba horren alde preseski. Egia da ikerkuntza zientifikoak eta osasunaren alorreko figurak karrikan diru biltzen ikusteak botere publikoen axolagabekeria azpimarratzen duela. Osagarria, irakaskuntza eta kultura dira, hiruak, berehalako errentagarritasunaren aldarean sakrifikatuak. Ah, eta bide nabar: Onintza, nola da zure ama?

Ingalaterran, aldiz, arrosa erabiltzen dute Pink ladies gisa auto-izendatzen diren Nigel Faragen segitzaile femeninoek beren ekinbideari nortasun ikusgarri bat emateko. Azken asteotan, Londresen juntatzen dira Reform UK alderdiaren lemak errepikatuz eta masa-kanporatze neurriak eskatuz. Emakume eta haurrentzat segurtasuna galdatzen dute, ez direla arrazistak eta eskuin muturrekoak fermuki errepikatuz. Andere Arrosen mugimendu horien sortzaileak hirurogei urte pasa ditu, eta, orokorrean, feminismoa du partida.

Pantera arrosa nahiago dudala daitort.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.