Itxaro Borda

Artisauak

2026ko otsailaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxearen parte bat lanetan daukat. San Izpiritu auzoan bertan errotzen diren artisauak datozkit bata bestearen ondotik, iturgina lehenik, zola pausatzailea eta argiketaria gero, tindatzaileak azken ukituak eman aitzin. Zirt-zart badabiltza beren zereginetan. Aste betez bainugela eta sukalde berrituak ukanen ditut, etxebizitza XVIII. mendekoa eta zaharkitua izan arren. Gainera, halako harrotasun bat pizten du kilometro zeroko artisauekin aritzeak… eta erran nezake aski lehiakorrak ere direla fakturatzeko orduan.

Pantaila guziak emokatzen dituen publizitate oldearekin, etxe-lanak egiten dituzten enpresa (multi)nazionalek gauzak hobekiago eta agudoago egiten dituztelako ustea txertatzen da gure buruetan, gauzen pentsatzeko modu automatiko eta zehar baten ildotik. Ni ere, iragan urtean, pasatu nintzen xehetasun bila horrelako denda erraldoi batetik. Bainugela aldatzeko lanak ezin eginezkoak zitzaizkiela ihardetsi zidaten. Etsitu nintzen eta ber zentratu. Hondarrean, etxean etxeko, obra horiek prezio on batean ateratzen zaizkit: biba artisauak, bakearen eta bi sosen trukean!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA